KRUDER AND DORFMEISTER-THE K&D SESSION-K7 1999
KRUDER AND DORFMEISTER "THE K&D SESSION" K7 1999Peter Kruder eta Richard Dorfmeister-en lanek ez dute parekorik (ezta preziorik ere nahiz eta oso garesti diren). Diskak kaleratzen dituzte baina ez dira musikoak, ez behintzat hitzaren zentzu klasikoan ulertuta. Musika maite dute eta besteek egindako musika berea egiten dute. Nola? Ez soilik teknologiari esker. Landu gabeko arri bitxiak hartu eta esku artetik igurtzi ondoren diamanteetan bihurtzen dituzte. Geroz eta ohikoagoak dira diskajartzaileek egindako nahasketa bildumak aurkitzea, Kruder & Dorfmeisterrenak ordea beste dimentsio batekoak dira. Benetan. Kantuak aukeratu eta bernahasteko duten trebeziak maixu bilakatzen ditu. Dub, Trip-Hop, bossanova, hip-hop...estiloen gainetik sentimenduak dira nagusi. Grabeek dena betetzen dute, oso auskorra da dena, poliki, xuabe, leuna. Nola esango genuke. Hamarretik 9´9 ? Gehiegi ote? Buff..Ze ona.
